Aste politiko-kulturala gaztetxean, hitzaldiz josita

Xabi Gorostidi 2018ko ira. 5a, 12:30

Zine proiekzio bat, eta hiru hitzaldiz hornitu dute AGAKOko kideek gaur hasi eta zapatuan amaituko den aste politiko-kulturala. Egoera sozio-ekonomiko edo klase feminismoa bezalako gaiak jorratuko dituzte, eta lau egunez jarraian egongo zer ikasi eta zer hausnartu Arrasateko gaztetxean.

Gaur arrazakeria eta biolentzia jorratzen dituen La Haine pelikula frantsesa proiektatuko dute 21:30ean. Bihar, 18:00etan, aldiz, Ekonomia politikoari kritika izenburupean hitzaldia egingo du Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeko kide batek. Talde honek gaur egungo ekonomia eredua kritikatzea du helburu, eta horrekin batera euren fakultatean irakasten dena kritikatu eta aldatzea.

Etzi, egubakoitza, Klase Femisnimoari buruzko hitzaldia egingo dute 18:30ean, batez ere gaur egungo sisteman emakumeek jasaten duten zapalkuntza barneratzeko asmoz. Azkenik, zapatu goizean, aske guneetako esperientziari buruz jardungo dute AKAB (Askatasun Kolektiboetarako Abokatuen sareko kideak) abokatu taldekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak