Urtero azken edizioa izateko borondatea duen arren, irailaren 15ean egingo dute 2018ko LKRTSN eguna. Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik etorritako 18 musika taldek jardungo dute bertan, eta horrez gain herri bazkaria, haurrentzako jolasak eta manifestazioa ere egingo dituzte. Aurtengo ekitaldiari buruzko xehetasun gehiago emateko, prentsaurrekoa egingo dute martitzenean antolatzaileek.
Urtero legez, goiz partean haurrentzako txokoak eta jolasak jarriko dituzte Biterin, geroxeago bazkari herrikoia egingo den toki berean. Goizez, arratsaldez eta gauez egingo dituzte kontzertuak eta eguneko hitzordu nagusia 19:30 Plazatik abiatuko den manifestazioa izango da.
Hona hemen aurtengo edizioko kartela, Bad Brains talde mitikoaren disko azal bati erreferentzia eginez: