Umeendako jolasak, triki-bertso poteoa, mus eta partxis txapelketak, zeuk zein zeuk jan merienda, bonba japoniarrak, Txikitxu dantza taldearen emanaldia, txistulariek lagundutako kalejira, afaria... Ez dute aspertzeko astirik izan Arrasateko kale ezagunean.