Zapatuan jai giroak aginduko du Zarugalden

Xabi Gorostidi 2018ko abu. 30a, 09:58

Oporraldia amaitu osteko tristura dutenek, horri buelta emateko aukera izango dute zapatuan. Zarugaldera gerturatzen direnek goizetik eta gaueko ordu txikietara arte luzatuko den egitaraua gozatu ahal izango dute. Besteak beste, haurrentzako jolasak, triki-bertso poteoa, bonba japoniarrak edo dantza erakustaldiak izango dira.

Hona hemen jaietako egitaraua eta ordutegia:

  • 11:00 Txupinazoa
  • 11:30 Altxorraren bila eta haurrentzako jolasak.

  • 13:00 triki-bertso poteoa, eta debaldeko pintxoak tabernetan.

  • 16:00 Mus eta partxis txapelketa

  • 18:30 'Zeuk ein zeuk jan' merienda.

  • 18:50 Bonba japoniarrak.

  • 19:00 Dantza emanaldia Txikitxu taldearen eskutik
  • 19:30 Txistulariak.
  • 21:30 Afaria
  • 23:00 AZ Gaubelak taldearen dantzaldia
  • 24:00 Zezen suzkoa
  • 00:15 AZ Gaubelak taldearen dantzaldia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak