Ertzaintzak jakinarazi duenez, eztabaida izan dute bi gizonezkok Garibai hiribidean, 16:00ak inguruan. Hori dela eta, labanaz erasotu du batak bestea. Hala ere, "ez da ezer larririk izan, eta erasotua bere kabuz joan da Debagoieneko ospitalera". Ertzaintza erasotzailearen bila ari da, baina momentuz ez dute haren berririk.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.