Zapatuan ospatuko dituzte Uribarri auzoko nekazal jaiak

Eneko Azurmendi 2018ko abuztuaren 22a

Herri kirolak, 2016an.

Aurten egun bakarreko jaia izango da, eta abuztuaren 25ean egingo dute. Puzgarriak, triki-poteoa, auzo-bazkaria, erromeria eta bertso saioa edukiko dituzte. Azken honetan, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Aitor Mendiluze ariko dira. Xabi Igoa aramaioarrak egingo ditu gai-jartzaile lanak. Egitaraua behean.

Egitaraua:

11:00 Umeentzako puzgarriak.

12:30 Triki-poteoa

14:30 Auzo-bazkaria

17:00 Umeentzako puzgarriak.

20:00 Erromeria, Kaixo taldearen eskutik.

22:00 Bertso-saioa

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak