Des-Kontrolen jarraitzaileek Donostiako Piraten txosna-gunea hartu zuten

Goiatz Arana Begiristain 2018ko abu. 14a, 10:04

Arrasateko boskoteak Donostiako Aste Nagusian egin du azken geldialdia. Domekan jo zuen, The Capaces katalanekin batera, eta Piraten txosna-gunea txiki geratu zen mugitzen duen jarraitzaile kopuruarentzako. Beitia anaiek gidatutako taldearen musika-gosez zeuden zaleak.

Urte batzuetako isilunearen ostean, pasa den urtean elkartu ziren berriz ere kontzertu berezi batzuk egiteko asmoz. Hatortxu Rock edota 40 minutu Rock jaialdietan izan dira eta Berlinen ere eskaini dute kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak