Ander Romero izango da Mondra Futbol Klubeko Kirol zuzendari berria

Goiatz Arana Begiristain 2018ko abu. 13a, 13:27

Romerok hartuko du Etxebarriaren tokia, 2018-2019 denboraldian.

Romero 2011 urtetik dago Arrasateko futbol klubean eta ondo ezagutzen du: futbol eskolatik hasi eta ohorezko erregional mailako taldera arte, maila guztietan egon da entrenatzaile lanak egiten, azken zazpi urteetan.

Bere esperientzia eta ezagutza baliatuz, azken urteetan klubak izan duen hazkundearekin jarraitzea izango da Romeroren lana eta, horretarako, "Xabier Etxebarria lehendakariaren eta zuzendaritza batzordearen konfiantza guztia dauka", klubeko iturrien arabera.

Josu Etxebarriaren lekukoa

Azken hiru urteetan, Josu Etxebarria izan da Mondrako Kirol zuzendaria, baina Eibar taldera egingo du salto, datorren denboraldira begira. "Arrasateko taldean egindako lan bikainaren isla da hori", Mondra Futbol Klubetik adierazi dutenez. Eskerrak eman dizkiote, "egindako lan bikainagatik", eta zorterik onena opa, Eibar taldean hasiko duen ibilbide berrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak