Tasio, Tantaka 2, Globulos verdes 2, Perikin II, Potxoteko orakulua, Hiru itzuliak eta Otxandiokuak izan dira hamargarren tokira arteko hurrengo saridunak. 557 zerrendak parte hartu dute, orotara.
Tabernako ugazabek azaldu dute ongi joan zela sari ematea eta pozik hitz egin dute porra berriz ere "herritartzeko" egindako ahaleginak fruituak ematen jarraitzen duelako: "Duela pare bat urte konturatu ginen porra handiegia egin zela, 1.200 zerrenda parte-hartzaile inguru izatera ailegatu ginen, eta sariak kanpora joaten ziren. Orain, aldiz, sari gehienak herrian bertan geratzen dira. Hori horrela izan dadin, garrantzitsua izan da Internet bidez izena emateko aukera kendu eta ezinbestean tabernara etorrita egin behar izatea".
Gaur egun, bi porra egiten dituzte Monten, Italiako Girokoa eta Frantziako Tourrekoa; bigarrena izaten da bietan handiena.
Lehenengo sariduna, tabernako ugazabekin.
Bigarren sariduna, tabernako ugazabekin.
Hirugarren sariduna, tabernako ugazabekin.