Kontzertuz jositako uda dute aurretik Perlata taldekoek

Xabi Gorostidi 2018ko abu. 2a, 16:38

Abuztutik irailera bitartean bederatzi zuzeneko eskainiko dituzte Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan zehar. Getarian izango da lehena, zapatuan, hilak 4.

Duela bi aste egindako elkarrizketan, udan ahalik eta kontzertu gehien jotzeko asmoa zutela esan zuten Perlatako kideek, eta, aste honetan iragarri duten kontzertu sortarekin, badirudi helburua majo beteko dutela. Abuztuaren 4tik irailaren 29ra bitartean bederatzi kontzertu lotu dituzte, eta ia zortzi asteburuz jarraian emango dituzte kontzertuak Euskal Herrian barrena.

Lehen geldialdia Getariako jaietan egingo dute –abuztuaren 4an– eta jarraian beste bi kontzertu egingo dituzte Gipuzkoatik irten gabe: Añorgako gaztetxean –abuztuaren 11n– eta Aretxabaletako andramaixetan –abuztuaren 14an–. Jarraian, Bizkaia eta Nafarroa aldean arituko dira: Tafallako festetan –hilaren 17an–, Bilboko jaietan –21ean–, Iruñean –31n– eta Lekeitioko jaietan –irailaren 8an–. Kontzertu birako azken bi emanaldiak etxetik gertu egingo dituzte: Arrasateko Elkartasun Egunean –irailaren 15ean– eta Oñatiko San Migel jaietan –irailaren 29an–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak