Hamargarrena da aurtengoa, eta orain artekoetan moduan, askotariko estilotako musikariak gonbidatu dituzte. Herrialde Katalanetako hiru emakumek osatzen duten Marala Trio hirukoteak zabalduko du egitaraua, eta garai bateko Los Enemigos taldeko baxu-jole Fino Oyonartek gidatzen duen hirukoteak hartuko du lekukoa, irailak 8an. Olatz Salvadorrek, hiru lagun alboan dituela, borobilduko du lehenengo asteburua; Zintzilik lan berria aurkeztuko du.
Oñatiko Lenao taldeak ere Iparraldeko argiak bilduma berria aurkeztuko du Kulturaten irailak 15ean, zapatua; bezperan Madrileko Salto taldea izango da, eta irailak 16an, Virginia Maestroren pop amerikarra.