30 urte betetzen dituzte gaur Ferrerias kaleko jaiek

Xabi Gorostidi 2018ko uzt. 26a, 10:15

Goizean goiz, etxafuegoak jaurti dituzte jaiei hasiera emateko, eta 12:00etan txistularien kalejira egingo dute. Horrez gain, haurrentzako jolasak, txokolatada, erraldoien konpartsa, meza, kale afaria eta dantzaldia ez dira faltako. Kubatar iraultzaren eguna dela ere ospatuko dute herriko hainbat tabernek, eta mojito gozoak dastatzeko aukera izango da.

Hona hemen gaurko prestatu duten egitaraua:

  • 12:00etan: Txistularien kalejira.
  • 17:00etan: haur jolasak eta txokolatada.
  • 19:00: Erraldoien konpartsa txikia, eta txistularien kalejira.
  • 19:00: Kale afaria.
  • 23:00: Dantzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak