Horiek guztiak gainera, Debagoieneko txakolina ere protagonista izan da gaurko azokan; bertako txakolinaren ekoizpenari bultzada emateko helburuarekin gonbidatu dituzte Debagoieneko Mankomunitateko Turismo sailak eta Debagaraia Landa Garapeneko Elkarteak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, Arrasateko Otxia, eta Oñatiko Upain eta Murgialdai txakolindegiak. Eusko Labelen eskutik, hegaluze-pintxoak dastatzeko aukera ere izan da gaur.