Eneko Carrascal: "Plazera da AEBek eskainitako kirol baldintzetan lehiatzea"

Iker Oñate 2018ko uzt. 20a, 11:58

Eneko Carrascal, Oklahoma University-ko jantziaz.

Eneko Carrascal atleta arrasatearrak AEBetako Oklahoma Universityn igaro du ikasturtea, kirol beka eskuratuta. Eta maila handiko kirolariak izan ditu lehiakide. Bada, aukera aprobetxatuz, bertan bizitakoaz eta aurrera begirakoaz berba egin du Carrascalek.

Zelakoa izan da AEBetan bizitakoa?

Oso aberasgarria. Bertan jarduteko beka eskaini zidan Oklahoma Universityk –luzera-jauzian eta salto hirukoitzean dihardut–. Baiezkoa eman nuen. Eta pozik nago bizitakoarekin. Hori bai, baldintza berrietara egokitzen jardun dut, batez ere.

Unibertsitateak eman zizun beka, beraz.

Hala da. Han, garrantzi handia ematen diote kirolari. Unibertsitateek asko inbertitzen dute horretan –bekak, instalazioak...–. Atsegina da halako baldintzetan jardutea. Baina, hein batean, gogorra ere bada: goizean Ingeniaritza Mekanikoko ikasketak eta arratsaldean entrenamenduak, ia egunero...

Kirolarien mailan ere igarriko da...

Noski. Kirolari asko daude, maila handikoak; hemen baino handiagokoak, behintzat. Beraz, nahikoa nuen sailkapenean erdialdean ibiltzearekin. Lehia izugarria dago.

Ibarrera itzulita, datorren urterako ze asmo?

Ba, egoera berrira egokitu behar izan ditut helburuak. Alegia, lau urterako beka nuen, baina unibertsitateko arazo batengatik, itzuli beharra izan dut. Aurreikuspenak hautsi egin dira, beraz. Orain, Espainiako Txapelketan lan ona egiten ahaleginduko naiz. Mikel Uribesalgo entrenatzailearen laguntza izango dut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak