Kaleetako jaiek, presentzia handia datozen egunetan

Iker Oñate 2018ko uzt. 20a, 11:50

Maalako, Zerrajerako eta Ferreriasko festak ospatuko dituzte, eta askotariko ekintzak izango dira hiruretan.

Herriko zenbait kaletako jaiez gozatzeko aukera egongo da datozen egunetan –Maala, Zerrajera eta Ferrerias–. Era guztietako ekintzak antolatu dituzte, nork bere erara.

Hain zuzen ere, Zerrajerakoek gaurko antolatu dute ekintza sorta. Era guztietako hitzorduez gozatzeko aukera izango dute herritarrek –adin guztietako herritarrak hartu dituzte kontuan–. Arratsaldean emango diote hasiera egitarauari. Haur jolasak –17:00–, Oztopo trialsin taldearen erakustaldia –18:15–, konpartsa txikiaren eta txistularien emanaldia –19:00–, haur afaria –20:30–, kale afaria –21:15– eta AZ Gaubelak girotutako dantzaldia –22:30– antolatu dituzte.

Bestetik, Maalako bizilagunek domeka dute festa egun. Haiek ere askotariko ekintzak jarri dituzte herritarren eskura: Arrasateko parrokian meza –12:30–, herriko txistulariek girotutako txikiteoa –13:00–, bazkaria –14:30–, bazkalosteko kina herrikoia, ume jolasak eta txokolate-jana –17:00–, txikiteoa –19:00–, dantzaldia –21:30– eta suzko erruberak –23:00–.

Ferreriaskoak, eguenean

Eta Ferreriaskoek datorren eguenean ospatuko dituzte festak –horiek, 30. urtemuga dute aurtengoa–. 08:00etan egingo du eztanda suziriak. Eta hark emango dio hasiera ekintza sortari: txistularien kalejira –12:00–, haur jolasak eta txokolate-jana –17:00–, txistulariek lagundutako erraldoien konpartsa txikiaren kalejira –19:00–, kale afaria –21:00– eta dantzaldia –23:00– izango dira ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak