Azken geltokia Europako Txapelketara sailkatzeko

Xabier Urtzelai 2018ko uzt. 20a, 16:11

Domekan jokatuko dituzte Getafen maila absolutuko Espainiako Txapelketak. Pertika saltoan Maialen Axpe eta Malen Ruiz de Azua lehiatuko dira, eta junior mailakoa izan arren Ibai Fernandez 100 metrotako irteera puntuan izango da.

Azken urteotan moduan, Arrasatek bi atleta izango ditu Espainiako Atletismo Txapelketan –pertikan– urrezko domina janzteko aukerekin. Maialen Axpe eta Malen Ruiz de Azua dira, Mojategiko harrobikoak biak, nahiz eta egun Axpe IruÒean bizi eta entrenatzen den. 

Biak daude sasoi puntu onean, eta biek dute garbi gauza bat dela txapelketan podiumaren bueltan ibiltzea, eta beste bat Europako Txapelketarako txartela eskuratzea: "Izan ere, urte osoan 4,45eko markara gerturatu ere ez naiz egin", dio Ruiz de Azuak, eta hori da abuztuan Berlinen egon ahal izateko eskatzen duten gutxieneko marka. "4,35eko marka egin dut, baina 10 zentimetro koska handia da. Avilan gustura ibili nintzen eta sasoi onean nagoela uste dut, baina oso zaila izango da". 

Maialen Axpek Ruiz de Azuaren berbak berresten ditu: "Zaila da oso. Marka horietan ibiltzeko teknikoki dena egin behar da bikain", dio asteburuan Bartzelonan oso sentsazio onak izan eta urteko marka onena egin duenak [4,37]: "Duela hilabete inguru orkatilako arazoak izan nituen eta geratu egin behar izan nintzen, hor erritmoa galdu nuen apur bat. Baina, aste hauek oso ondo etorri zaizkit, ondo nago".

Lehia polita izango dute etzi 

Azken hamarkadan Naroa Agirrek erakutsi duen nagusitasunaren ondotik –4,56 pista estalian–, egun, lehia polita dago hainbat atleten artean: "Naroa beste maila batean zegoen, 4.45 edo 4,50eko markak erraztasunez egiten zituen, eta gaur egun gure artean ez dago maila horretan dabilen atletarik, baina koska bat beherago bospasei atleta gaude 4,30eko markaren bueltan gabiltzanak", dio Ruiz de Azuak. Eta Axpek gaineratu: "Horrek emozioa ematen dio domekakoa moduko txapelketa bati, eta gogor entrenatzen jarraitzeko motibagarria da".

Ibai Fernandez, 100 metrotan

Gizonezkoen mailan Istar Dapena ez da txapelketan egongo, ezta IÒigo Uribarren ere, biak daude-eta min hartuta. Ibai Fernandez, baina, nahiz eta junior mailako atleta izan txapelketa absolutuan izango da, 100 metrotako lasterketan. Arrasatekoak 10.72 egin du aurten eta estatuko marka onena Angel David Rodriguezek egin du –10.27–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak