Ibai-Artek 42 afari zozketatu ditu herritarren artean

Xabier Urtzelai 2018ko uztailaren 14a

Ibai Artek ekainean abian jarritako kanpainako zozketa egin zuten atzo Seberren. Hala, herriko komertzioetan erosi izanari esker hainbat herritarrek jatordu ederra irabazi dute herriko bost jatetxetan.

"Zozketa irabazitako herritar guztiak ez zeuden sari banaketa ekitaldian, baina koadrila polita batu zen, eta gainontzekoen telefono zenbakian baditugu, horrenbestez, jarriko gara eurekin harremanetan", adierazi dute Ibai-Arte elkartetik. Hala, irabazleek Arteagan, Hilarionen, Hotel Mondragonen, Txokon edota Santa Anan gozatu ahal izango dute bi lagunendako izango den jatordu batetaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak