Partidua hasi baino lehen familia argazkia atera dute, eta jokoan hasi aurretik, ikusleek gogotik egin diete txalo parte hartzera animatu diren neska guztiei.
Antolakuntzatik ahalegin berezia egin dute emakumezkoen txapelketa antolatu ahal izateko, eta horri esker, 24 orduko txapelketan lehen aldiz emakumeek partu hartu ahal izan dute.
Azkenean, lehia estuaren ondoren, Leintz-Arizmendikoak nagusitu dira gol bakarreko aldearekin (3-2). Emaitzak alde batera utzita, urrats garrantzitsua izan da txapelketa parekideago bat lortzeko. Ea gaur landatutako haziak fruituak ematen jarraitzen duen.