Musikariak trebe aritu dira doinu motelekin eta azkarrekin, eta bertaratu direnek Ruesten ahots urratua gozatu ahal izan dute.
Texaseko blues eskolan aurkitu zuen bere identitatea Christ Ruestek, Nick Curran eta beste askok bezala. Brian Calway eta Ray Sharpe bezalako artistentzako jo ostean, bakarkako ibilbideari ekin zion Ruestek. Bide horretan oholtza partekatu ahal izan du Johnny Winter bezalako maisuekin, eta gaurkoan geldiadi polita egin du Arrasaten, Europan zehar egiten ari den biraren baitan.