Hasi dira Zigorrolako Nao Santiago kaleko umeen parkearen berritze lanak

Eneko Azurmendi 2018ko uzt. 13a, 11:19
Zigorrolako Nao Santiago kaleko umeen parkea berritze lanetan (Irudia: Jose Luis Azkarate)

Zigorrolako Nao Santiago kaleko umeen parkea berritu egingo dute, eta bi zatitan ari dira hori egiten. Lehenengo zatia desmuntatuta dago dagoeneko eta datorren astean parkearen bigarren zatiko jolasak desmuntatuko dituzte, ondoren berriak jartzeko. 82.300 euroko kostua izango duten lan horiek uztailean amaituko dituztela aurreikusten du Udalak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak