Gipuzkoako autobus-gidarien greba dela eta, zerbitzu minimoak Arrasaten

Maialen Santos 2018ko uzt. 12a, 10:12

Gipuzkoako autobus-gidarien greba deitu dute sindikatuek uztailaren 13, 14, 20 eta 21erako. Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu, %30ekoak. Hala, grebak eragina izango du Debagoieneko herrietan. Arrasaten, grebak herri garraioko zerbitzuan eta Lurraldebusen izango du eragina.

[AZKEN ORDUKOA] Akordioa lortu ostean, bertan behera gelditu da egubakoitzean hastekoa zen autobus-gidarien greba.

Arrasateko herri garraioko zerbitzuaren irteera (Leintz Garraioak, SL) ordutegiak hauek izango dira:

 

Egubakoitzean:

  • 1. linea, irteera EROSKItik: 8:05, 9:35 11:05, 12:35, 14:05, 16:35, 18:05, 20:35.
  • 2. linea, irteera Gorostizatik: 8:45, 10:15, 11:45, 13:15, 14:45, 16:15, 18:45, 20:15

 

Zapatuan:

  • 1. linea, irteera EROSKItik: 9:05, 13:05, 17:05, 21:05
  • 2. linea, irteera Gorostizatik: 11:15, 15:15, 19:15, 21:15

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak