Dragoiak bilatzen dituztenentzat 100 euroko sei sari

Xabi Gorostidi 2018ko uztailaren 11

Magiarekin lotutako azken kanpainaren baitan, txapelak eta makil magikoak nagusitu dira Arrasateko dendarien erakusleihoetan. Baina oraingoan kanpaina berri batekin datoz Ibaiarte elkarteko. Dragoiaren bila izena jarri diote, Arrasateko ikur den elementu hori izango du ardatz.

Dendetako erakusleihoetan dragoi itxurako panpinatxoak agertuko dira. Lehiaketan parte hartzeko argazkiak atera behar zaizkie dragoiak dituzten erakusleihoei, eta ondoren whatsapp bidez bidali 644 729 597 zenbakira. Argazki gehien bidaltzen dituztenen artean 100 euroko sei sari banatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak