Lezetxikin aurkitutako tresna eta animalien eta gizakien aztarnei esker, Gipuzkoak duela 215.000 urte zuen itxura irudika daiteke. Izan ere, klima aldaketak egon dira eta horrek, haitzuloan klima hotzeko zein beroko animalien hezurdurak agertzea ekarri du, glotoia, errinozerontea eta makakoa, besteak beste.
Izen-ematea
Sortuko diren taldeek kopuru mugatua dute. Hori dela eta, irteera hauetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako hauek dira aukerak:
- Udal webguneko formularioa bete (arrasate.eus/izen-ematea)
- BAZera deitu (943 25 20 00). Azken eguna uztailaren 19a (13:00ak)
Informazio gehiago: turismo@arrasate.eus