12:45ean inguruan jaso du SOS Deiak-ek larrialdi deia. Ertzaintzaren helikoptero bat bertara joan da erreskatatze lanetara. Baina lur hartzeko zailtasunak zituela ikusita, ez du lur hartzerik izan Udalatxeko magal harritsuan. Azkenean, orkatila bihurritu duen pertsona erreskatatzen suhiltzaileak dabiltza.