Hurrengo ikasturterako itxura berria izango du Bedoñabeko Haur Eskolak

Maialen Regueiro 2018ko uzt. 5a, 14:42

Bedoñabeko Haur Eskolak itxura berria izango du 2018-2019 ikasturtea hasten denerako. Eraikina margotzeko lanak asteon hastekoak ziren eta abuztu bukaerarako amaitzea aurreikusita dago. Arrasateko Udalak 44.928,90€ (bez barne) bideratu ditu eraikinaren margotze lanetarako.

MuralArt taldearen murala

Eraikin berriak berezitasun berezi bat izango du, izan ere, Arrasateko MuralArt taldeko artistek mural koloretsu bat margotuko dute. Aurretik, baina, aurrez kontratatutako enpresa batek eraikina osorik margotuko du.

Elkarlanean borobildutako proiektua

Proiektu hau Udalak, MuralArt taldeak eta Bedoñabe Herri Eskolako guraso ordezkariek osatu dute elkarlanean. Are gehiago, Arrasateko Udalak balioan jarri nahi izan du guraso ordezkarien proposamena eta prozesuan zehar herriko artistek izandako inplikazioa.

Kurtzetxiki parkea

Bedoñabeko eskolako eraikina margotzeaz gainera, eskola ondoko Kurtzetxiki parkea berrituko dute. Udalaren asmoa da San Andres auzoan bizi diren umeei euren beharretara egokitutako aisialdi eta jolas-guneak eskaintzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak