Mikel Gonzalezek taldez aldatzea erabaki du datorren denboraldira begira, eta Zaragozan urtebete egin ostean Txipreko AEK Larnaca taldeak fitxatu du. Andoni Iraola Athleticeko jokalari ohia da taldeko entrenatzailea, eta Espainiako Ligan jokatutako hainbat jokalari batuko dira Txipreko talde horretan. Hain zuzen, Imanol Idiakezek talde horretan egindako lanari esker Europa League txapelketa jokatuko du AEK Larnacak, eta horrela, Gonzalezek berriro ere Europan jokatzeko aukera izango du.