Bigarrenez izan dira Arrasate Eskubaloiko kadete mutilak Granollers Cup-en

Maialen Regueiro 2018ko uztailaren 3a

Arrasate Eskubaloiko kadete mutilak Katalunia aldean izan dira Granollers Cup txapelketa jokatzen. Aurtengoa arrasatearren bigarren txapelketa izan da.

Bi kanporaketa

Guztira bi kanporaketa jokatu zituzten. Lehena irabazi ostean, bigarrenean alemaniar batzuen aurka kale egin zuten.

Esperientzia izugarria

Josu Herrero, Arrasateko Eskubaloiko kadete mutilen entrenatzaileak adierazitakoaren arabera bizi izan duten esperientzia izugarria izan da. Guztira 15 herrialde desberdinetako 140 klub elkartu dira eta gisa horretako txapelketa batean parte hartzea izugarria dela aitortu du. Jokalarientzat ere oso esperientzia positiboa dela azpimarratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak