Odola emateko deia egin dute uda sasoiko beharrak asetzeko

Mirari Altube Arrese 2018ko uzt. 3a, 08:08

Udako hilabeteetan odol emaileen kopuruak behera egiten du, eta odol beharrak, ostera, gora; hala jakinarazi dute Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko kideek. Era berean, gogorarazi dute gaur, hilabeteko lehen martitzena, Arrasateko anbulatorioan izango direla (16:30-20:00), eta herritarrak odola ematera animatu dituzte.

Hilabeteko azken eguenetan ere gerturatzen dira Arrasatera. Orduan, uztailaren 26an, Laubide plazan izango da autobusa (16:30-20:00) odol emaileen zain. 

Abuztuan ere ez dute oporrik hartuko; hala, hilaren 7an, anbulatoriora etorriko dira (16:30-20:00) eta 30ean, Laubide plazara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak