Goizeko bederatzietan hasi dituzte ospakizuna; kanpotik etorritako elkarteetako kideak agurtu dituzte, eta ondoren, Al-andalus elkarteko abesbatzen eskutik Errozioko salbea izan dute.
Ama-birjina
Errozioko ama-birjina Santa Teresa elizara eraman dute ondoren, erromerian. Meza Oracio Argaratek esan du; Al-andaluseko abesbatzak abestu du mezetan eta Sueños de Andalucia taldeak dantza egin du.
Handik Arruenako parkera joan dira eta han jai giroan ibili dira. Eguzkitatik babesteko karpak jarri dituzte, eta han jan, edan eta dantza egin dute. Giro paregabean igaro dute eguna.
Errozioko jantziak
Urtero moduan, errozioa ospatzera joandakoek errozioko ohiko jantziak jantzi dituzte. Batez ere emakumezkoetan, kolore biziko jantziak ikusteko aukera egon da.