Kata erakustaldia egin dute lehenengo. Mailatan banatuta irten dira frontoira borrokalariak. Agurrak, eta karatean erabiltzen dituzten hainbat jarrera erakutsi dute. "Kirol bat baino gehiago da, bizitzeko modu bat da", horrela azaldu dute antolatzaileek karatea zer den.
Defentsa pertsonala
Ondoren, kumite erakustaldia egin dute –borrokak–. Karateak defentsa pertsonalean nola laguntzen duen erakusteko aukera izan dute, besteak beste.
Golpe bakarrarekin
Amaitzeko, egurrezko taula batzuk apurtu dituzte borrokalariek kolpe bakarra erabilita. Ikusleek txalo zaparradarekin agurtu dituzte borrokalariak.