Ointxe! saskibaloi campusa egin dute egunotan Musakolako kiroldegian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko eka. 30a, 20:08

Ointxe! saskibaloi campusa gaur bukatu dute Arrasaten. Musakolako kiroldegian egin dute eta 16 neska-mutikok hartu dute parte. Baloiaren erabilera, jaurtiketak, talde taktikak... landu dituzte. Hala ere, antolatzaileek azaldu dute garrantzitsuena neska-mutikoek "ondo pasatzea" dela.

Martitzenean, hilaren 26an hasi zuten campusa eta gaur, zapatua, bukatu dute. 16 neska-mutiko ibili dira saskibaloiaren inguruko campusean: 13 mutil eta hiru neska.

Ondo pasatzea

Iker Barbero ibili da entrenatzaile lanetan. Azaldu du "helburu garrantzitsuena ondo pasatzea" dela; izan ere, hori lortuz gero, neska-mutikoak "gogotsu" joaten dira campusera. Gaztetxoek ondo pasa dezaten, saskibaloia bakarrik ez, bestelako ekintzak ere egin dituzte; esaterako, igerilekura joan dira.

Gaztetxoak gustura

Goizetan teknikak eta taktikak landu dituztela gaineratu du eta arratsaldetan partiduak jokatu dituzte. Neska-mutikoak "gustura" ibili dira egunotako ekintzekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak