Monterronen izan behar zuen kontzertuak, baina eguraldi iragarpenei kasu egin, eta antolatzaileek emanaldia Amaia Antzokira lekualdatzea erabaki zuten. Arrasate Musikaleko Big Band taldeak izan du aurtengo Udazabal programa zabaltzeko ohorea.
Pieza ezagunak
Amaia Antzokiko oholtza gainean hainbat pieza eskaini zituzten: Michael Bubbleren Sway eta Stevie Wonder-en Superstition abestiak, besteak beste.