Ibai Fernandezek 'markatzarra' egin du 100 metrotan (10,74)

Xabier Urtzelai 2018ko ekainaren 27a

Parte-hartze libreko atletismo saioa egin dute gaur, eguaztena, Mojategin. Modalitate askotan jardun dute atletek, eta 100 metrotan, esaterako, Ibai Fernandez arrasatearra nabarmendu da. Espainiako Txapelketan ez da nahi moduan ibili asteburuan, baina arantza atera du gaur (10.74). Bestalde, Alex Agiriano Hungariara joango dela baieztatu dute, Europako Txapelketara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak