Auto bat gutxigatik ez da errekara joan esku-frenoa jartzea ahaztu ondoren

Xabi Gorostidi 2018ko ekainaren 27a

Otalora kalean zegoen aparkatuta, baina esku-frenoa jarri gabe zuenez pixkanaka atzerantz joan da, ia errekaraino helduz. Zorionez ez du bidean ibilgailurik edo oinezkorik harrapatu, eta autoak jasandakoak izan dira kalte material bakarrak.

Udaltzainek jakinarazi dutenez, bidean aurkitutako oztopo batzuengatik ez balitz, "autoak errekan amaituko luke".

Autoa garabi baten laguntzarekin atera dute belarditik, eta jada zirkulazioa normala da gune horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak