Arrasate musikal Big Band
2000. urtean sortu zen José Ramón Elkororen eskutik eta hainbat urtez Iker Olazabalen gidaritzapean egon ostean, egun Zigor Martinez bergararra da zuzendaria. Taldea konposatzen duten 23 kideak Arrasate musikaleko ikasleak dira eta blues, swing, latin edota bossa estiloak lantzen dituzte. Doinuei forma emateko musikariek lau tronboi, lau tronpeta, sei saxo, piano, gitarra, bateria, perkusioa, baxua eta ahotsa lotzen dituzte.
Taldeak hiru disko grabatu ditu: lehena 2005ean, 2006ko azaroan bigarrena eta Durangoko Plateruenan zuzenean emandako kontzertu batean azkena. Hortaz gain, hainbat herritan ere kontzertuak eskaini dituzte, hala nola, Bergaran, Gasteizen edota Donostian.