Eguerdiko txupinazoaren eta ondorengo herri bazkariaren ostean, Herriko Plazarako bidea hartu dute Arrasateko gazteek Incansables txarangaren laguntzarekin egin duten txopopoteo-an. Helburua argia: makala igo eta festa mailaz igotzea. Beste urte batzuetako ezbeharrak saihesteko behar bezala antolatuz eta taldearen indarra baliatuz igo dute makala aurten urdin koloreko kamiseta jantzi duten gazteek. Ez da aparteko arazorik egon, eta arbola bere lekuan tinko zegoela frogatuta, kaleetara itzuli da festa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.