Loteria nazionalaren gaurko zozketako lehen saria, serieko 600.000 euro banatuko dituena, 66724 zenbakiduna izan da, eta dezimo bat, behintzat, Arrasaten erosi dute, Alegria administrazioan –Erdiko Kalean–. Hala jakinarazi du Loterias y Apuestas del Estadok. Donostian, Madrilen, Bartzelonan eta Murtzian ere egokitu da, besteak beste. Duela urte batzuk, Gabonetako Loteria ere egokitu zen Arrasaten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.