Arrasaten dagoen plaza batetik ertzaintzaren laguntza eskatu zuten 18:30ak inguruan, bi gizonezko auto batetik jaitsi eta etxabe bateko etxebizitza batean sartu zirela esanaz. Ertzainak gerturatu zirenean ordurako han zegoen udaltzain patruila batekin jarri ziren harremanetan. Udaltzainek jakinarazi zieten hain zuzen ere, hutsik dagoen etxebizitza batean bi gizonezko aurkitu zituztela.
Ertzainek atxilotu egin zituzten bi gizonezkoak lapurreta-delitua leporatuta. Segurtasun sailetik adierazi dute etxebizitzako balkoiko pertsiana eta leihoa bortxatu eta sukaldera sartzeko leihoko kristala hautsi zutela atxilotuek. Epailearen aurrean agertu beharko dute orain, horiek.