Hastapen ikastaroak eskainiko dituzte uztailean, kiroldegian

Mirari Altube Arrese 2018ko eka. 18a, 14:26

Hainbat hastapen ikastaro izango direla uztailean iragarri du Kirol Sailak, eta astean behin egitekoak izango dira horiek. Hala, erabiltzaileek aukera izango dutela hastapeneko eduki zehatz baten gaineko lau saio jasotzeko adierazi dute antolatzaileek.

Kiroldegian eskaintzen diren ohiko ikastaroen edukiak landuko dituzte: pilates, aero pilates eta hipopresiboak. Horrez gain, nordic walking hastapen ikastaro bat ere eskainiko dute.

Jarduera fisikoa egiteaz gain, aktibitate horiek modu lasaiago batean ezagutzeko aukera izatea erabiltzaileek da hastapen ikastaro horien helburua. Gainera, eskolak egokituko dituztela jarduera horietan inoiz ez edo gutxitan aritu diren erabiltzaileendako iragarri dute.

Hona hemen saioak:

Pilates hastapena:

  • Uztailak 2, 9, 16 eta 23: 09:30ean.
  • Uztailak 4,11,18 eta 25: 19:00etan.

Pilates aereo hastapena:

  • Uztailak 5, 12, 19 eta 26: 10:30ean.
  • Uztailak 3, 10, 17 eta 24: 17:30ean.

Gimnasia abdominal hipopresiboetan hastapena:

  • Uztailak 4, 11, 18 eta 25: 09:15ean.
  • Uztailak 4, 11, 18 eta 25: 17:15ean.

Nordic Walking hastapena:

  • Uztailak 3, 10, 17 eta 24: 10:30ean.
  • Uztailak 4, 11, 18 eta 25: 17:30ean.

Bestalde, ikasturte osoan zehar martxan izan diren ikastaroak ere eskainiko dira:

K-Strech:

  • Astelehenetan: 10:30
  • Asteartetan: 09:30, 10:30, 18:30 eta 19:30
  • Asteazkenetan: 07:30 eta 18:15
  • Ostegunetan: 10:30 eta 17:15
  • Ostiraletan: 07:30

Pilates:

  • Astelehenetan eta asteazkenetan: 10:30 eta 15:00
  • Asteartetan eta ostegunetan: 18:30

Zunba:

  • Astelehenetan eta asteazkenetan: 18:30

Spinninga:

  • Astelehenetan eta asteazkenetan: 18:30
  • Asteartetan eta ostegunetan: 07:00
  • Asteartetan eta ostegunetan: 09:15

Argibide gehiago gura izanez gero, Musakola kiroldegira deitu: 943 25 20 30 edo ondorengo helbide elektronikora idatzi: kirola@arrasate.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak