Sanjuanetarako egitaraua prestatu du Uluak taldeak

Mikel Zumalde 2018ko ekainaren 18a

Uluak Debagoiena Antiespezista taldearen egitaraua

Uluak Debagoiena Antiespezista taldeak San Juan jaietarako egitaraua prest dauka. Animalien erabilera salatzeko ekintza alternatiboak proposatu dituzte.

Honako hau izango da egitaraua:

Ekainak 22

  • Mahai informatiboa, Arbolapetan (18:00-20:30): "Animalien erabilpena Euskal Herriko festetan".

Ekainak 24

  • Kalejira Izenbarikuak txarangak girotuta, txosnagunean hasita. (08:30-10:30).
  • Elkarretaratzea zezen plazaren kanpoaldean (19:00): "Festak ospatu animaliak askatu".

Ekainak 25

  • Aulki jolasa, Arbolapetan (08:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak