'Ballet' ikuskizunaz gozatzeko aukera Amaia antzokian

Eneko Azurmendi 2018ko ekainaren 14a

Ikasturtea amaitzear dagoen arren, Arrasate Musikal oraindik ere lanean ari da, eta hainbat ekitaldi ditu prestatuta. Horietako bat da bihar, egubakoitza, Amaia antzokian eskainiko duena. Ballet izeneko ikuskizuna 19:30ean hasiko da. Arrasate Musikaleko kide Edorta Aiastuik dioenez, "ikusteko eta entzuteko ikuskizun paregabea" izango da. 70 bat ikasle ariko dira oholtza gainean, 6 eta 16 urte bitartekoak. Horiez gain, Danza Contemporanea osatzen duten hamar bat emakume nagusi ere arituko dira. Guztiak Jana Fuenteren zuzendaritzapean egongo dira. Hainbat musikariren abestiak erabiliko dituzte emanaldian; besteak beste, Lorena Mckennict, Trentemøller, Gnash edota El Circo del Sol. Hamabost bat pieza eskainiko dituzte ballet dantzariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak