Kulturaten egindako prentsaurrekoan, Maria Ubarretxena alkateak, Jon Garai Kultura saileko teknikariak, Juan Ramon Mendieta kultura zinegotziak, eta Juan Antonio Barriocanal Goikobaluko kideak hartu dute parte.
Aurten eta urterik urte jaien antolaketan parte hartzen duten eragile eta norbanakoei eskerrak emanez hasi du presntaurrekoa Maria Ubarretxenak. "Ez gara konturatzen, baina sekulako lana dago era honetako jaien atzetik" azaldu du alkateak".
Zezenketak egingo ez zirelaren susmoa bolo-bolo aritu da herritarren artean eta horrekin lotuta zera azaldu Ubarretxena alkateak. "Aurten zezen plaza eta errekortadoreak mantendu egingo ditugu. Jaietan animaliekin egiten den erabilera gizarteratu beharreko eztabaida dela uste dugu. Hori dela eta Uluak talde animalistarekin elkartu gara, eta jaietako programan euren espazioa izatea adostu genuen. Hala, txosna batzordearekin batera, ekainaren 24ean, 08:30ean, zezenketa alternatiboa egingo dute".