Gaixotasun horren eraginez itsu geratu diren herritar asko dago Senegalen, Lirain estetika zentrokoen esanetan: "Bitarteko ekonomikorik ez izateak, gainera, bizi duten egoera larria areagotzen du. Kaltetutako batzuek ehunka kilometro egin behar dituzte operatzeko aukera izateko".
Estetika zentroko arduradun Mari Carmen Pardo joan zen ekitaldira Lirainen izenean. Dirua jasotzen laguntzeaz gain, lagun duen Idoia Lazpitarekin batera aurreskua dantzatu zuen Da Man GEKren omenez eta Amets bategatik lanean proiektuaren alde.