Arrasate Dragoi Gimnasia taldekoek urte amaierako erakustaldia egin dute Uarkape frontoian. 5 eta 20 urte bitarteko 130 bat gimnasta elkartu ziren atzoko erakustaldian. Bakarka nahiz taldeka jardun zuten gimnasia egiten; eta, pilota, soka, uztaia, mazoa eta zinta erabili zuten. Ikusleek gustura hartu zuten Dragoi taldekoek erakutsitako abileziak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.