Ekitaldi nagusiak arratsaldean egiten dabiltzan arren, goizean L.H.ko ikasleek ginkana egin dute Biteri plazan, eta Olarte guneko ikasleek tanborrada egin dute.
Jasan taldearen emanaldia
Arratsalderako, gainera, musika emanaldiak antolatu dituzte. Ikastolako ikasleek osatutako taldeek emanaldiak egingo dituzte, eta jaia amaituko dute ikastolako kideez osatutako Jasan taldearen emanaldiarekin.