Mondragonek Arrasaten duen egoitza nagusian eman dute saria gaur, ekainak 8. Sari hori duela zazpi urte sortu zuten, Mondragon Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez, Mondragon Unibertsitateko ikasleek lan-munduan sartzeko egin beharreko ikasketa amaierako proiektuak euskaraz egin zitzaten.
Hogei lanen artean hautatua
Korporazioko enpresetan egin eta sariketara aurkeztutako proiektuak epaimahaiak –Korporazioko ordezkari bat eta fakultate bakoitzeko bi– aztertu ondoren hautatu dute Ander Jauregi Goñik egindakoa. Enpresagintza Fakultateko, Goi Eskola Politeknikoko eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 198 proiektu egin dira euskaraz guztira, eta horietako hogei onenak ebaluatu dituzte sarirako. Aurkeztutako proiektu guztiek maila tekniko-akademiko handia dutela adierazi dute epaimahaiko kideek, eta euskaraz "ongien idatzitakoa" izan da saritua.