Arrasateko Udalak, azaldu diren pintaketak gaitzetsi nahi izan ditu beste behin: "Arbolapetako arkua, gure ondare historikoaren parte garrantzitsu, orain gutxi berritu da eta dagoeneko behin baino gehiagotan jasan ditu pintaketak. Baita ere udaletxeak edota kasko historikoak. Ez da zilegi horrelako ekintzak behin eta berriz errepikatzea, are gutxiago, gaur egun mezuak edota adierazpenak egiteko medio eta espazio desberdinak daudela kontuan hartuta: adierazpen panelak, pankartak jartzeko espazioak, sare sozialak, komunikabideak. Azkenean Arrasatek eta bereziki arrasatearrok ordaindu behar ditugu gutxi batzuk sortutako kalteak".
Horrez gain, 2018an 18.805,91 euro gastatu dira jada pintaden garbiketan, Udalak azaldu duenez eta "legealdia hasi zenetik gaur arte garbiketa kostu hori 90.000 eurotik gorakoa" dela ere salatu du, "haur parke bat guztiz eraberritzearen kostu berbera".