Bi aste barru, hilaren 22an zabalduko dituzte txosnak Monterron ondoko zelaian. Atzo, eguena, aurkeztu zuten egitaraua Txosna Batzordeko kideek. "Arrasateko eta kanpoko herritarrek ederto pasatzeko" egitaraua osatu dutela esan zuten. Era berean, adierazi zuten, parrandarako ez ezik, aldarrikapenerako gune ere izango dela txosnagunea. "Preso politikoen alde; euskararen alde; internazionalismoaren alde; independentziaren, sozialismoaren eta feminismoaren alde". Gaineratu zuten "gune irekia" izango dela, eta ez dutela eraso matxistarik edo homofoborik onartuko.
Oharrak
Hilaren 23an egingo den herri bazkarirako txartelak gaur, ekainak 8, ipini dituzten salgai, Irati, Jai Zale eta Iluntz tabernetan, 18 eurotan. Bestalde, hilaren 24an egingo dituzten olinpiadatan parte hartu gura dutenek, Jai Zale tabernan eman beharko dute izena.
Egitaraua
Ekainak 22
- 18:00: Uliak talde antiespezistaren informazio puntua Arbolapetan
- 18:00: txosnagunearen irekiera
- 22:00: Libertad Condicional eta Nafarroa 1512 taldeen kontzertua
Ekainak 23
- 12:00: txupina txosnagunean
- 12:30: trikipoteoa
- 14:30: herri bazkaria
- 17:00: txopo-poteoa
- 18:00: makala jasotzea Herriko Plazan
- 23:00: erromeria Garilak 26 taldearekin
- 00:00: solstizio iluna
Ekainak 24
- 08:30: zezenketa alternatiboa Izenbarikuak txarangarekin
- 17:00 kaleko boulder txapelketa
- 18:00: olinpiadak
- 19:00: elkarretaratzea zezen plazan
- 01:00: DJ emanaldia
Ekainak 25
- 14:30: Zeuk in, zeun jan bazkaria
- 17:30: Eonian elektro-txaranga
- 19:30: presoen aldeko manifestazioa
- 20:00: bertso saioa Sebero Altube plazan
- 23:00: Glaukoma eta Anita Parker taldeen kontzertua