2018/06/14 18:00

Ikuskizunak

Kurtsoan ikasitakoa irakatsiko dute herriko Trikitixa Eskolakoek

Amaia antzokia, Arrasate

Ikasturte bukaerako jaia egingo dute Arrasateko Trikitixa Eskolakoek eguenean –ekainak 14–, 18:00etan hasita. Eta ez dute ohiko jardun tokia izango: Amaia antzokian eskainiko dute emanaldia. Bestetik, eskolakoek gogorarazi dute zabalik dutela matrikulazio epea: arrasatetrikitixaeskola@gmail.com helbidera idatziz eman daiteke izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak