Hain zuzen ere, Agurtzane Intxaurraga zuzendariak idatzi du testua, aktoreen inprobisaziotik abiatuta. Eta umorearen, kabaretaren eta musikaren uztarketa da horren emaitza. Ikusi gura duenak 10 eurotan eskura dezake sarrera.
Zehatz esanda, Hika Teatroaren antzezlanak ezkontza basati bat du ardatz, Mireia eta Imanol ezkontideen artekoa. Eta euskal kantugintzako zenbait abesti darabiltza istorioak – oraingoak zein lehengoak–. Gainera, antzezlaneko aktoreen artean Kepa Errasti aretxabaletarra dago.
Bada, harrera ona izan du lanak –Oreretan estreinatuta, hainbat herritan ere egon da ikusgai–.